Roman eta Julieta


Roman laurogei urteko adineko bat da emaztearen heriotzagatik sekulako depresioarekin dagoena.

 

Fisikoki ez da gai eta hiru seme alabak txandakatu egiten dira berarekin eguneko 24 ordutan norbait egoteko. Hiru hilabeteren ondoren leher eginda daude eta zahar etxean lekua eman bitartean paperik gabeko immigrante bat kontratatzea erabakitzen dute, auzoko erretoreak emandako aholkuri kasu eginda, nahiz eta Romanek behin ere ez duen nahi izan seme-alabak ez diren beste inork zaintzea.

 

Tentsio eta ezjakintasun momentuak igaro ostean, –eta iragarpen guztien aurka– Romanek Julietarekin bizitzea onartzen du, eta berak lortzen du Romanek duen depresioari aurre egitea.

 

Seme alabak harrituta daude aitak eman duen aldaketarekin eta pozez zoratzen daude Julietarekin.

 

Baina egun batean, norbaitek aita eta Julieta parkean eskutik helduta ikusi dituztela esaten diete.

 

Orduan, seme-alabek galdeketa egiten diote Romani eta honek Julieta eta bera maiteminduta daudela kontatzen die. Hasierako shocka pasatakoan Julieta beraz aprobetxatzen ari dela sinestarazi nahi diote, baina orduan euren aitaren aurpegi ziniko eta egoskorrenarekin topatuko dira.

 

Izenburua: Roman eta Julieta.

Aktoreak: José Ramón Soroiz, Tanya de la Cruz, Ainhoa Aierbe, Asier Sota, Alazne Etxeberria.

Zuzendaria: Anartz Zuazua.

Iraupena: 80 minutu.

Ikuslegoa: helduak