On egin!


Duela urte batzuk norbaitek munduko errezeta liburu guztiak lapurtu zituen eta orain inork ezin du sukaldatu. Jendeak geroztik zabaldu diren milaka Amonioburguersetako hanburgesak jaten ditu bakarrik.

 

Juan Mari sukaldaria da. Bere jatetxea ez dabil ondo. Bankuak bere lokala kenduko dio bere zorrak kitatzen ez baditu. Bitartean, haren seme-alabek, Anderrek eta Gretak, "San Jamas" basoan sartzeko apostua egingo diote lagun bati, bertan gertatzen omen direnak gezur hutsak direla demostratu nahian. Kondairaren arabera, baso horretan goxokizko sagarrak ematen dituen zuhaitz bat dago, eta dastatzen duenak ezin izango du basotik inoiz atera. Ander eta Greta basoan barrena galdu egingo dira. Anderrek txori hori bat jarraituko du, baina txori hori jartzen den arbolak goxokizko sagarrak emango ditu. Ander gose da, eta bat dastatuko du... eta lurrak irentsi egingo du. Gretak beste sagar bat dastatu eta baita ere, lurrak irentsiko du...

 

 

IRAUPENA: 60 minutu.
HIZKUNTZAK: Euskara eta gaztelania.
PUBLIKOA: 7 urtetik goragoko haurrak eta gurasoak.